Skip to main content

Mugikortasun behartua eta kulturartekotasuna

Emakume eta neskatoak mugikortasun behartuan


Giza mugikortasuna handituz doan errealitatea da, eta erronka sozial garrantzitsuak planteatzen ditu. Alboan-ek migrazio behartuan dauden pertsonen eskubideen defentsa bultzatzen du migrazio-prozesu osoan zehar. Migrazio-prozesu horiek eragiten dituzten arrazoiak eta horien atzean dauden bizi-historiak ezagutu eta ulertu nahi badituzu, prestakuntza, hezkuntza-baliabideak eta laguntza eskainiko dizkizugu gai hau 2025-2026 ikasturtean zehar abian jartzeko.

Proiektua MH

PROIEKTUA: Mugikortasun behartuan dauden emakume eta neskatoak defendatuz

Mugetatik haratago proposamenaren barruan kokatzen den ekimen hau aurkezten dizugu, emakumeek eta neskek beren migrazio-prozesuetan duten errealitatean sakontzeko diseinatu duguna, emakumeek beren eskubideen urraketa handiagoa jasaten baitute ibilbidean zehar (jatorria, joan-etorria, helmuga eta itzulera).

Tratu txarrak jasotzen dituzte, sexu-abusuak egiten dizkiete, oso gaztetan ezkontzera behartzen dituzte, bizitza salbatzeko prostituitzera behartzen dituzte, etxeko zerbitzuan esklabo gisa lan egitera behartzen dituzte, beren gain hartzen dute seme-alabak, gurasoak... zaintzeko erantzukizuna.
Darieneko migrazio-korridorearen testuinguruan jarriko dugu arreta, eta bertatik errealitate hori hurbilduko digun bisita bat izango dugu.
Hauek eskaintzen dizkizugu:

  • Prestakuntza: ordubeteko 5 saio online, behartutako mugikortasunarekin, arrazakeriaren aurkako hezkuntzarekin eta abarrekin lotutako hainbat gairi buruz.
  • Hezkuntza-baliabideak, hala nola ipuinak, jolasak, hausnartzeko jarduerak... mobilizazioa eta inplikazioa sustatzen ditugu. 
  • Mobilizatzeko eta inplikatzeko proposamenak

Ipuin-bilduma hau nabarmenduko dugu:

Ipuinak

  • Kulturarteko bizikidetza aberasgarria, Parke betearen bidez.
  • Ingurumen-arrazoiengatiko joan-etorriak, kutsadura kasu, Adela igelarekin.
  • Klima-aldaketaren ondoriozko bizi-bitartekoen galera, Sikaren ametsa liburuan kontatua.
  • Zure etxea utzi eta zure bizitza maleta batean sartzea, Nire maleta ipuinarekin.

Mugikortasun behartua eta kulturartekotasuna lantzeko balabide ugari ditugu eskura gure katalogoan.

Baliabideen katalogoa

 

Hiesa

Break Out Ihesa: Emakumeak eta neskatoak bidean.

Begiraleek zuzentzen duten ihes-jokoa da, etxea uztera behartutako emakumeen larruan jartzeko. Hainbat probaren bidez, bidaiaren gogortasuna, saihestu beharreko arriskuak eta helmugara iristeko zailtasunak ezagutuko ditugu.
DBHko 2. mailatik aurrerako ikasleei zuzendutako proposamena.
Ibilbide hau garatzera gonbidatzen zaituztegu:

  1. Bidaia prestatzen dugu. Ikasgelan irakasleekin aldez aurretik lan egitea. (Lan-gida)
  2. Ihesa break out-aren garapena ikastetxean, Alboan begiraleekin batera. (2 ordu)
  3. Iristea: Gogoeta, ikasgelan irakasleekin, mobilizazio- eta inplikazio-jardueraren bat planteatzeko. (Lan gida)

Lan gida: Zure bizitza aldatuko duen bidaia

EAEn 2025eko urritik 2026ko martxora bitartean egingo da; NAFARROAn, 2026ko urtarriletik apirilera bitartean (aldez aurretik izena emanda).

 

 

Together 4 Change

Together for Change Europako proiektua
Together for CHANGEk (T4CHANGE) ikasleen konpromiso zibikoa sustatzen du, pentsamendu kritikoko eta enpatiako trebetasunak garatuz, ikasleei ikastetxeetan gazte migratzaileekin ekintzak egitera animatuz eta lagunduz. Proiektuak honako hauek jartzen ditu irakasleen eskura:

  • Aholkularitza eta laguntza profesionala
  • Harreman zuzena erakunde eta pertsona migratzaileekin
  • Adituek egindako hezkuntza-materiala, ikasgelan proposamena gauzatzeko behar den guztiarekin:

    • 2 bertsio adinaren arabera egokituta:
      • 12-15 urte
      • 15-18 urte
    • Hainbat hizkuntzatan: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta gehiago.

Irakasleentzako gida

T4CHANGE JRS Europak koordinatutako proiektua da eta 8 herrialdetan inplementatuta dago: Belgika, Espainia, Grezia, Kroazia, Hungaria, Italia, Serbia eta Portugal.
Ezagutu T4Change


 

Proposamenei buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Alboanen hezkuntzako talde teknikoarekin: educacion@alboan.org.