Gure eskola harrera gunea. Eman izena formakuntzan!!
Onlineko formakuntza zikloa
Irekita dago Online Formakuntza Zikloan izena emateko epea, milioika pertsonaren lekualdatze behartuen arrazoietan sakontzeko. Emakume eta neskatoen errealitatean jarriko dugu begirada, eta harrera eta inklusioa sortuko duten narratiba positiboak sustatuko ditugu.
Prestakuntza-programak bost saio izango ditu online (zoom bidez), 17:30etatik 19:00ak arte, edozein hezkuntza-etapatako hezkuntza formaleko irakasleentzat. Webinaretan zehar, gaur egungo testuingurua aurkeztuko da, maila globalean, gure errealitate hurbilenera iristeko, ikasgelan lantzeko jardunbide egokiak eta hezkuntza-proposamenak aurkeztuz.
- Giza eskubideen urraketenikuspegi orokorra jatorri-eta igaroze- testuinguruetan. Zehar errefuxiatuekin. Urriak 15. Zergatik ari da jendea une honetan bere herrialdeetatik ihes egiten? Giza eskubideen urraketen azterketa globala hainbat testuingurutan (jatorria, iragaitza eta helmuga). Hainbat kausa; besteak beste, generoari eta sexu-identitateari dagozkionak.
- Mujeres migrantes en el cruce de fronteras (Lationamérica). Latinoamerikako eta Karibeko Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin. Urriak 17. (Saio bakarra espainolez)Giza mugikortasunaren arrazoiak testuinguruetan. Emakume eta neskatoen egoera mugikortasunean. Haur errefuxiatuen hezkuntzarako eskubidearen ikuspegia (neskei begirada berezia).
- Europa, harrera lekua? Ellacuria Fundazioa Urriak 22. Europako kigrazio-ituna. Atzerritarren Legea. Asilo-prozedura. Errefuxiatuaren testigantza (jatorria kausak, iragaitza, helburua eta harrera)
- Eskola-testuiguruan migratzaileen harrera egiteko jardunbide egokiak. Alboan-ekin eta hezkuntza-arloko esperientzien lekukotasunak. Urriak 24. Alboanek Euskadin eta Nafarroan bildutako esperientziak, protagonistek kontatuak. Eskola-testuigururako irakaspenak, esperientziak sistematizatzeko lanetol ateratakoak.
- Giza mugikortasuna eta ikasgelako harrea lanketa. Alboanen proposamenarekin eta irakasleen esperientziekin. Urriak 29. Irakasleak beren ikastetxeetan egindako lana partekatzen. Edukalboanek mugikortasunari eta harrerari buruz egindako hezkuntza-proposamena zabaltzea. Hezkuntza-baliabideen biltegia aurkeztea, gai hori lantzeko eta, bereziki, migrazio-prozesuetan emakumeen eta neskatoen errealitatea lantzeko.
ALBOAN PRESTAKUNTZA-ZIURTAGIRIA emango zaie ziklo osoan parte hartzen dutenei eta eskatzen dutenei.
Saioen aurreko egunetan, izena eman duten pertsonei zoom konexiorako esteka bidaliko diegu.
Edozein argibide edo kontsultarako, jar zaitez gurekin harremanetan: educacion@alboan.org