Itxaropenerako bideak
Erdialdeko Amerikako migrazioaren errealitatera protagonisten kontakizunen bidez hurbiltzeko proposamen biziduna
Zuekin partekatu nahi dugu Emakumeok Martxan ekimenaren bidez migrazioak lantzeko proposamen berri hau. Hezkuntza formaleko eta ez formaleko 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako proposamen honetan hiru film labur bizidun eta horiei buruzko fitxa didaktikoak daude.
Film labur bizidunak elkarrekin sortu dituzte Alboanek, Entreculturas elkarteak, Costa Ricako Migratzaileentzako Jesuita Zerbitzuak eta UNIKO ikus-entzunezkoen euskal ekoiztetxeak. Laguntza- eta salaketa-lan horren bidez, emakume asko ahaldundu egin da beren historia kontatzeko eta generoaren eta migrazioaren artean dagoen harreman desberdina ikusarazteko.
"Itxaropenerako Bideak" ekimenaren bidez, hainbat indarkeria-motaren ondorioz beren etxeak uztera eta migratzera behartuak izan diren hiru emakume ezagutuko dituzu; jatorritik helmugarainoko migrazio-bideak dituen eragin bereizgarriak identifikatuko dituzu; baina, batez ere, emakume horiek beren eskubideak aintzatetsiak izan daitezen egindako borroka ezagutuko duzu. Horrez gain, zu ere gonbidatu nahi zaitugu Erdialdeko Amerikan mugikortasun-egoeran diren pertsonek (batez ere emakumeek eta neskek) bizi izaten dituzten urraketen berri ematera, gogoan izanda urraketa horiek munduan mugikortasun-egoeran diren emakume guztiek bizi dituztela.