Mugetatik haratago: zurrumurren aurka lan egiteko proposamena
Azalpena
Arrazan eta etnian oinarritutako diskriminazioa ere besteengana hurbiltzen gaituen begirada distortsionatzen duten albiste faltsu eta gezur askoren jomugan egon da, orain eta lehen. ALBOANen apustua iritsi berri diren pertsonei abegi egingo dien kulturarteko gizarte inklusiboa sustatzea da. Askotarikoak izanik, pertsona guztien duintasuna eta balioa aitortzea da gure helburua, eta guztiok abegi-hartzaileak nahiz abegian hartuak izan gaitezkeela onartzea… bizikidetza baketsua eta aberasgarria sustatzeko. Zurrumuen aurka egiteko gida hau aurkezten dizuegu. Zenbait urrats edo jardueren bidez, zurrumurru eta estereotipo estigmatizatzaileak ezabatzeko sakonduko dugu:
1. Ez erori zurrumurruetan
2. Zer esaten da Interneten?
3. Hausnartu dezagun
4. Zurrumurruak ez hedatzera animatzen.
5. Ezagutu testigantzak.
6. Zurrumurruen aurkako katea.
Jarduerak
Gaitasunak
- 1 - Ikasten eta pentsatzen ikasi
- 2 - Komunikatzen ikasi
- 3 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 4 - Erantzukizunez bizitzen ikasi
- 5 - Hizkuntza-gaitasuna
- 6 - Gizarterako eta herritarren eskumena
- 7 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 8 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 9 - Gaitasun kultural eta artistikoa