Skip to main content
Unitatea

Alboan Gazte Sarea, elkarrekin nabigatzen duen marea da eta, olatu guztien indarrari esker, itsasoa ertzera eramaten duena.

alboan_gazte_sarea
alboan_gazte_sarea

Azalpena

Alboan Gazte Sarea / Red de Jóvenes de Alboan-eko monitore Aída García Oriok eta Lucía García Ubarrechenak konposatutako abesti hau, material osagarria da. Letra eta musika konposatzeko Gazte Sareko bizipenetan oinarritu dira. Bertan, talde dinamizatzailea osatzen duten pertsonen aniztasuna islatzen dute.

Gainera, pertsona eta talde askok, horietako batzuk Kolonbia, Ekuador eta Venezuelako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuekin lotuta, bat egin dute dantzaldiarekin euren lurraldeetatik.

Bideo honek parte-hartze guztiak biltzen ditu flashmob birtual gisa.

Jarraian, Lucia eta Aida egileek beraiek azaltzen dute, euren hitzekin, abestiaren sorreraren zergatia:

"Gogoratzen al dituzue maletak egiterakoan sentitzen diren gogoak? Aireratzea eta hegazkina airean egonkortzea zein polita den? Gaur, bidai baten ilusioarekin hasi zen istorio bat kontatzea gustatuko litzaiguke.

Proiektu xume hau topaketa kasual baten eskuz hasi zen, egun kasual batean eta kasualitatez ezagutu ziren bi pertsonekin. Nahiz eta mugimendu berberaren parte eta antzeko adina izan, eta nahiz eta elkarte berdinean parte hartu, bi alditan ikusi izan ginen elkarri, eta gure erlazioa adeitsua zen, ez gehiago. Halere, musikak sintonian geudela konturarazi gintuen eta, Gazte Sarea den familian bizitako esperientziak eskertzeko sentimendua elkarbanatzen genuela ikustea baimendu zigun.

Eta, hain zuzen ere, hauxe bera da egiten saiatu duguna; opari bat. Partekatzen dugun sentimendu bati, kolore esanguratsu bati eta, urtez urte, gure neguak udaberri bihurtzen dituen pertsona talde bati ahots eman diezaioken xehetasuna. Guzti hau, formakuntza eta ikasketa eskeintzen gaituen gai baten inguruan. Urtero, asko eskaintzen duten eta motz geratzen diren tarteak sortzen dira, eta hauek modu berezian baloratu eta eskertu behar genituela sentitzen genuen. Bagenekien urte hauetan bizitako esperientziak, gehien liluratzen gaituen eran itzultzea nahi genituela.

Behin norabidea ezarrita zegoela, hurrengo urratsa gure bidai kideak nabarmentzea izan zen, haiek direlako, izan ere, gurekin esperientzia hauek sortu dituztenak, bakoitzak bere bizi-esperientziaz betetako maletarekin.

Hala eta guztiz ere, bidai bat hasi baino lehen prestakuntza nahiko daude eta, bidai honetakoak, paper eta arkatz gisa hasi ziren.

Arkatz horrek kontzientzia hartu eta, ia nahi gabe, bertsoak errezitatu zituen. Umiltasun, esker, balio eta anaitasunari buruz hitz egiten zuten bertsoak, familia bati buruzkoak. Haren gora-beherak, barreak, topaketak, momentu on eta txarrak abesten zituztenak. Eta, batez ere, hura sortzen duten pertsona guztiei buruzkoak; daudenak eta egon zirenak, eta egongo direnak baita. Hala izan zen, beraz, paper hartan maitasunez, ametsez, besarkadez, esku zabalez eta indarrez abesten zuten hitz horien sorrera.

Itxura daiteke gu biok garela lerro hauen protagonista den hegazkinaren gidari baina, argi utzi nahiko genuke aireztazte on bat izan ezkero, lan izugarria egin zuten talde baten laguntza izan genuela; gure proposamenarekin  bat egin eta, era boluntarioa, gurekin notaz betetako pentagramak elkarbanatu zituzten pertsonak.

Izan daiteke istorio honen alde xelbreena izatea gure hegazkin honetan bidaiatzen zuten pertsona askok ez zekitela ezer, ez bidai hauetan zeudela, ezta haren protagonistak zirela ere.

Bidaiaren hasiera, bi pertsonen esku egon zen eta, arazoei aurre eginez, orkesta bihurtu zen dueto honi hasiera ematea lortu genuen. Erraza izan zela ez degu esango baina, motibazioak eta gogo eutsiezinek urduritasuna eta zalantzak menderatu zituzten.

Bidaia luzea izanez, Bergaran geldialdi txiki bat egin behar izan genuen. Gipuzkoako herri hau izan zen magia sortu zuen lekua eta, lehenengo aldiz, guztion aurpegiak ikusi genituen. Ilusioa airean sentitzen genuen bertan aurkitzen ginenok, eta lanean hasteko irrikitan geunden. Eta horrela, gutxinaka, nork bere trebetasun partikularra erakutsi eta partekatu zuen grabaketa estudioan. Prozesua izugarri luzea izan zen, baina proiektua eskuartean geneukan behingoz.

Baina, guztiok dakigunez, hegaldi guztiak bukaerara iristen dira eta, hau bukatzeko modu hoberena, bidaia inspiratu zuten pertsonekin izan zen. Otsailaren 6an guztiok elkartzeko momentua iritsi zen, eta ezin genuen sinistu proiektu honen sekretua gorde ahal izana. Gure sedetako erreproduktoreak lehen aldiz abestiaren  jo zutenean lur hartu genuen.

Eta, momentu hartan, Gazte Sare osoak gertatzen ari zen guztiaz konsziente izan zen. Barre, txalo, zirrara eta malkoren baten artean, hainbeste landu izan genuen SOMOS MAREA abestia jakinarazi zen. Maitasuna eta ausardia, borroka eta harrera, migrazioa eta bakea zehaztasunez deskribatzen duen adiskidetasun, batasun eta komunitate ohiua.

Izan ere, Gazte Sarea horixe bera da; elkarrekin nabigatzen duen marea eta, olatu guztien indarrari esker, itsasoa ertzera eramaten duena."

Gaitasunak

  1. 1 - Elkarrekin bizitzen ikasi
  2. 2 - Erantzukizunez bizitzen ikasi
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Deskargatzeko materiala

Letra canción - abestia.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
alboan_gazte_sarea
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak
15 eta 16 urte bitartekoak
17 urtetik aurrera

Partekatu