Ikastetxean eta etxean elkarrekin heztea

Azalpena
Allboan garapenerako nazioarteko lankidetzako GKE bat da, eta bere helburua herritartasun globala sortzea da, genero-berdintasuna eta ingurumen-justizia sustatzeko. Horregatik, gure ikuspuntua zabala da, eta lankidetzan aritzen gara hegoalde globaleko beste herrialde batzuetako erakundeekin eta Euskaditik eta Nafarroatik hurbilago dauden eskola, talde eta toki-erakundeekin. Irakasleei, hezitzaileei, familiei eta prestakuntza prozesuan dauden gazteei laguntzen diegu, honako gai nagusi hauei lotuta: ikastetxe eraldatzaileak, giza-mugikortasuna eta kulturartekotasuna, ingurumen- eta giza-justiziarako heziketa eta hezkidetza.
Testuinguru horretan sortu da esku artean duzun gida; izan ere, uste dugu familiak eskolarekin aliantza sortzeko ezinbesteko pieza direla, eta hortik abiatuta mundua aldatuko duten, ekintza eraldatzaileen protagonista izango diren eta pertsona guztientzako bidezko alternatibak sortuko dituzten gazteak hezten lagunduko dugu. Jarraian, familia gisa seme-alabei hezkidetzaren bidean laguntzeko proposamen bat eskainiko dizugu. Horren helburua da xede dugun mundu feminista lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasuna eskuratzen laguntzea.
Gaitasunak
- 1 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 2 - Pertsona gisa garatzen ikasi