Unitatea
Stand by: Siriako familia errefuxiatuak inorena ez den lurraldean
Includes english version
Azalpena
Erakusketa honek, Iván Benítezen argazkien medioz, familia errefuxiatuen eguneroko bizitzaren zertzelada batzuk ekartzen dizkigu. Gerra hasi zenetik, Libanok, 6 milioi biztanle izanik, milioi eta erdi errefuxiatu siriar hartu ditu. Proportzioan, pertsona gehien hartu dituen herrialdea da. Libanoarren eta siriarren arteko tirabirak, ordea, gero eta nabariagoak dira, bai eta eskoletan ere. Horrenbestez, Siriako familia horien egoera gero eta okerragoa da. Familiak beste leku seguru batean behar bezala bizitzeko aukeraren zain dauden bitartean, Errefuxiatuen aldeko Jesuiten Zerbitzua lanean ari da Libanon eta Grezian.
Ezaugarriak:
- Euskaraz, gaztelerez eta ingelesez.
- 16 dibondez eginiko panel
- Neurria: 60 x 75 zm.
Gaitasunak
- 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 2 - Gaitasun espirituala
- 3 - Hizkuntza-gaitasuna
- 4 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Deskargatzeko materiala
Dossier expo-Reducida.pdf