Zurrumurruen aurka
Azalpena
Zinta itsaskorrean nazionalitate edo kultura desberdinak idatziko dira. Hezitzaileak ikasle bakoitzaren kopetan zinta bat itsatsiko du, ikasleak ikusi gabe, eta folio zuri bat jarriko dio bizkarrean. Hortik aurrera, ariketa egiten ari diren lekuan ibiltzen hasi behar dute, besteek kopetan dutena irakurriz, eta bizkarreko folioan bakoitzari idatzi behar diote kultura horrek zer iradokitzen dien, nola erreakzionatzen duten nazionalitate horretako pertsona batekin topo egiten dutenean. "Lehenengo bururatzen zaiena” jartzeko esan behar zaie, buelta gehiago eman gabe. 10 minutu pasatutakoan, talde handian elkartuko dira eta folioa kenduko dute. Bakoitzak irakurriko du besteek bizkarrean idatzi diotena, eta kopetan daraman zintak zer dioen asmatu beharko du. Asmatzen duenean, talde handian debatituko da idatzi dituzten pentsamenduei buruz.
Gaitasunak
- 1 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
2.- Errotuladoreak.
3.- Folioak.