Zorrarekin harremanetan

Azalpena
Zer da kanpo zorra? Nola sortu da? Nolako ondorioak ditu? Nori eragiten dio? Zer egin genezake arazo honen aurrean?
Jarduera hau ariketa erraz batekin hasten da, ikasleek kanpo-zorrari buruz aurrez dituzten ideiak detektatzeko. Horretarako, talde txikitan elkartuko dira eta 1.1 fitxako galdera-sorta beteko dute. Ondoren, erantzunak bateratu egingo dira eta, gaian sartzeko, irakasleak kanpo-zorrari buruzko funtsezko ideia batzuk azalduko ditu.
Gero, ikasleei munduan egoera hori zergatik sortzen den eta zein ondorio dituen aztertzeko eskatuko zaie. Lan hori taldeka egingo da. Horretarako, 1.2 fitxan agertzen diren datuak emango zaizkie.
Azkenik, kanpo-zorraren arazoa arintzeko herritarrek nola parte har dezaketen pentsatu beharko dute: pertsonalki eta modu antolatuan zer egin daitekeen eta zein bide dauden lehendik (1.3 fitxan agertzen diren jarraibideaak ikusiz).
Iradokizunak: gai honi buruz informatzeko hainbat iturri kontsulta ditzakete:
- Alboan (2006). La deuda loca. Propuestas didácticas sobre la deuda externa. Mensajero.
- Atienza, J. (1998). La deuda externa y los pueblos del Sur. El perfil acreedor de España. Manos Unidas et al: Madril.
- Bárcena, I. (2000). La deuda ecológica: la contradeuda. HIKA
- Sebastián, L. (1999). El perdón de la deuda externa, en Derechos Humanos y Desarrollo. Mensajero
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Deskargatzeko materiala
