Zer dio gure gorputzak?
Azalpena
Egin dezagun ideia zaparrada bat parte-hartzea hitzarekin. Zein hitzekin erlazionatzen dugu? Gai izango al ginateke gure gorputzekin eta taldeka ideia zaparradako hitzen batekin hizki bat irudikatzeko? Eta hizki guztia beste taldeekin koordinatuta? Zer behar dugu horretarako?
Ikasleei gorputza erabiliz guztien artean hitz bat osatzeko esango zaie. Horretarako, zein hitz irudikatuko den erabaki behar da aurrena. Hitza aukeratutakoan, ikasleak taldetan banatuko dira. Hitzak zenbat letra, hainbeste talde. Talde bakoitzak letra bat irudikatuko du gorputza erabiliz, lurrean etzanda. Horretarako, letra irudikatzeko modurik onena zein den erabaki eta gorputzak moldatu behar dituzte. Letra nola osatu erabakitakoan, hitza osatzeko elkartuko dira. Taldeak euren artean ondo antolatzea komeni da hitza irakurri ahal izateko.
Zein hitz irudikatuko duten aukeratu aurretik, ideia-sorta bat biltzea komeni da galdera honen inguruan: zer esan nahi du guretzat parte-hartzeak? Parte-hartzearekin lotutako hitzen zerrenda egin eta hortik bat aukeratu.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa