Zer dakigu HIESari buruz?

Azalpena
Zer dakigu IHESaren inguruan? Nola kutsatzen da eta nola prebeni dezakegu? Gelan IHESa duen ikaskideren bat izango bagenu, zein izango litzateke gure jarrera?
HIESari buruz aurrez dituzten ideiak detektatzeko ariketa txiki bati ekingo diogu. Horretarako, galdera batzuk proposatuko ditugu ikasleek taldeka eztabaida ditzaten (ikus 2.1 fitxa). Ondoren, irakasleak HIESa zer den azalduko du, kutsatzeko eta prebentziorako bideak zein diren.
Behin azalduta, HIES gaixotasuna kasu praktiko batean oinarrituz aztertzeko eskatuko zaie. Ikasleek, talde txikitan, dilema irakurriko dute, eta arazoa proposatutako rolean oinarrituz konponduko dute. Azkenik, enpatia-ariketa egingo dute. Ikasleak kasuetako pertsona eta kolektiboen paperean sartuko dira arazoa beste ikuspuntu batzuetatik aztertzeko.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena