Zer behar dugu?

Azalpena
Zeintzuk dira gure behar premiazkoenak? Pertsona guztiok al dauzkagu aseak? Behar duguna baino gehiago kontsumitzen al dugu? Aktibitate honetan gure beharrak asetzeko dugun kontsumitzeko nahiaren gainean hausnartzeko gonbitea egingo zaie ikasleei.
Ikasleei egunero burutzen dituzten ekintzak birpasatzeko eskatuko zaie: altxatzen dira, dutxa hartzen dute, gosaltzen dute, ikastetxera joan ohi dira, etab. Hori guztia egiteko zenbait gauza behar dute (elikagaiak, liburuak, koadernoak, eskupainuak, …). Gure beharrak betetzeko dugun kontsumitzeko beharraren gainean hausnartzeko gonbitea egingo zaie. Zer behar dugu eskuak garbitzeko? Zer-nolako gauzak behar ditugu ikastetxean? Eta jolasteko?
Jarraian, zenbait egoera matematikoki argitzeko eskatuko zaie kasu bakoitzean betetzen den beharra zehaztuz (1.1 fitxa).
Azkenik, ikasleei eskatuko zaie beharrak eta gogo edo nahiak ezberdintzeko eta taldeka mural bat egin dezaten pertsona guztiek beteta izan behar dituzten funtsezko beharrak azalduz (1.2 fitxa).
Gaitasunak
- 1 - Matematikarako gaitasuna
- 2 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena