Skip to main content
Aktibitate

Zeintzuk dira gure eskubide eta betebeharrak?

Iraupena: 50 minutuko saio bi.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO segundo ciclo

Azalpena

Pertsona batzuk beste batzuk baino gehiago baloratzen al dira? Zein eskubide dauzkagu pertsonok? Zein betebehar ditugu eskubide hauek mantendu ahal izateko? Aurreko jarduerari berriro helduta, Juanen 4,1-14 testua (bere ordez honakoak erabil daitezke: Jn 5,5-18, Jn 8,1-11, Lc 7,11-17,Lc 15,25-32, Mc 7,31-37) hartuko dugu. Irakurri eta fitxa 1eko galderei erantzungo diegu eta taldean landutakoa komunean jarriko. Amaitzeko, aurreko jarduera eta jarduera honetako garrantzitsuena jasoko dugu esaldi batean, gai hauetan presente izan diren pertsonei helaraziko diegu: familia, lagunak, gaisoak…

Otoitz egingo dugun lekua girotu egingo dugu. Borobilean jesarriko gara, erdian kartulina zuri bat jarriko ditugu. Musikaz lagunduta, gutako bakoitzaren erreferentzia egiten duen samariarraren testua irakurriko dugu. Bertan diren pertsona guztien izenak egon beharko dira. Pertsona bakoitzak ondoan duenaren izena esan dezake edo erdiko kartulinan izena jarri. Isiltasun une labur batez, talde bakoitzeko pertsona batek erdian eskala duen kartulina jarriko du. Bigarren saioan, berriro taldetan bildu eta testu labur bat egingo da egoera eguneratuz. Talde batzuek testuan Jesusen elkartzea antzeztuko dute gutako batekin eta beste batzuek aurreko galderan edo beste arlo batzuetan eginiko lanean ateratzen joan diren pertsona eta elkarteen elkartzea. Elkartze lekua aldatuko dugu eta parte hartzen duten pertsonak eta oinarrizko ideia gordeko dugu. Jesus pertsona bakoitzarengana hurbilduko da, denagatik baloratuko du eta berarekin duen harremanak duin bihurtuko du, eta bere burua baloratzen eta neurri berean pertsona guztiak duintasunez tratatzeko gaitasunaz hornituko du. Jarraian, beste pertsona batzuei buruzko testuak irakurriko dira. Ondoren, erdiko kartulinan idatziko dira euren izenak, sentimenduak …eskubide eta betebeharrari lotuta ikasi duguna. Amaitzeko, guztion artean Fray Bettoren testua irakurriko dugu.

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gaitasun espirituala

Beharrezko materiala

Biblia, kartulinak, errotuladoreak, musika, beste arlo batzuetan erabilitako dokumentuak. 2.2 fitxa

Deskargatzeko materiala

esk3er2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Erlijio
Partekatu