Sexuen arteko berdintasuna gure historian

Azalpena
Zein paper jokatu dute historian zehar emakumezkoek eta gizonezkoek? Ardura historiko bat izan dutenen artean zergatik ezagutzen ditugu gizonezko gehiago emakumezkoak baino? Azken hauek ez direlako izan edota ikusezin bilakatu ditugulako? Zer egin dezakegu hau gehiagotan gerta ez dadin?
Ikasleei eranskinean den historian zehar izaniko sexuen arteko berdintasuna gaiari buruzko dokumentua emango zaie. Eskatuko zaie, taldeka daudela, ezagutzen ez zituzten datuak, harritu zituztenak, etab komentatzeko. Ondoren, azterketa lan bat eskatuko zaie: datuak duela gutxiko informazioarekin eguneratzeko eskatuko zaie eta datu horien eta historia nork eta nola kontatzen duen baloratzeko. Eska dakieke, oro har, historia aztertzeko orduan irizpide minimo batzuk definitzeko beste perspektiba batzuk eta gutxiengoak ere kontuan hartzeko.
Informazioa jaso den web orrialdean europar beste herri batzuetako azterketak ageri dira. Taldeka, europar herrialdeen arteko egoera konparaketa bat egin daiteke: Finlandia, Frantzia, Britainia Handia, Norvegia eta Espainia.
Gaitasunak
- 1 - Matematikarako gaitasuna
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena