Sentimenduen kuboa

Azalpena
Badakigu nola esaten den ingelesez triste, alai edo aspertua egotea? Adieraz genezake taldeka sentimendu hauetako bat gorputz edo aurpegiko hizkuntza erabiliz? Eta orain eskolan sentimendu hori agertu den egoeraren bat azalduko bagenu? Uste duzue sentimenduen espresioak laguntzen duela gatazkaren prebentzioan?
Ikasleek kubo bat egingo dute eta alde bakoitzean sentimendu bat idatziko dute: sad, happy, excited, bored, worried, decided... Biribilean eseriko dira. Haur batek dadoa zirkuluaren erdira botako du. Irteten den sentimendua talde osoak landuko du.
o Aurrena, sentimendua deskribatuko dute gorputz-mintzaira edo aurpegi-adierazpena erabiliz.
o Ondoren, talde batek eskolako edo etxeko eguneroko gertaera bat antzeztuko du. Gertaera horretan, taldeak landu duen sentimendua adieraziko da. Kontuz! Ingelesezko hitzak bakarrik erabil daitezke!
Ariketa amaitzeko, esperientzia horretan nola sentitu diren eta amaitutakoan nola sentitzen diren galdetuko zaie ikasleei. Azaltzeko, ikasitako adjektiboak erabil ditzakete.
Bigarren eta hirugarren zikloan, ariketaren ondoren, gatazkak saihesteko eta konpontzeko sentimenduak adierazteak duen garrantziaz hitz egin daiteke.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Gaitasun espirituala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena