Sareratuak
![Munduko Hiritarrok. Participación. Bachillerato](/sites/default/files/styles/portada/public/unidades/2011/05/batx.jpg?itok=wR8Kg2xi)
Azalpena
Badakigu zerbait gure aiton-amonak hazi eta hezi ziren garaiaren inguruan? Desberdintasun asko dago garai hura eta gaurkoaren artean? Garrantzitsua al da iragana ezagutzea etorkizunari aurre egiteko? Zergatik? Iker dezagun!
Ikasleei denboran zehar bidaiatzea eta urte batzuk atzera egitea proposatzen zaie, gure historia gertukoenean murgiltzeko. Duela 30 urteko egoera nolakoa zen aztertzea proposatzen da eta orduko familia-, politika-, gizarte- eta ekonomia-egoera oraingoarekin alderatzea.
Horretarako, garai hura islatuko duen pelikula bat eman daiteke edo “Cuéntame cómo pasó” serieko atal bat erabil daiteke.
Gaia aztertu ondoren trantsizioaren aurreko garaia hobeto ezagutzeko erabil daiteke ariketa, edo aztertzen hasi aurretik gaian kokatzeko. Edonola ere, parte hartzeko proposamen berriak planteatzeko memoriak duen garrantziari buruzko hausnarketa ere plantea daiteke.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena