Langileen eskubideak, kontsumitzaileen eskubideak

Azalpena
Ordutegi askatasunak lan baldintzei kalte edo mesede egiten die? Ze ondorio izan ditzake merkataritza ordutegi malgua izateak? Kontsumitzaileen eskubide bat da? Non amaitzen dira eskubide batzuk eta non hasten dira besteak? Nola bila genezake oreka?
Lehenengo eta behin artikuluaren egileak argumentatzen dituen oinarrizko arrazoiak ateratzeko eta beraiei bururatzen zaizkien beste arrazoi batzuekin osatzeko. Guztiarekin artikulu bat idazteko. Hurrengo saioan honako hauek bezalako kontuen inguruko debatea planteatuko da:
- Langilearen eskubideak, kontsumitzailearen eskubideak
- Merkataritza-ordutegiaren erabateko liberazlizazioaren abantailak eta desabantailak.
- Merkataritza-ordutegiaren liberalizazioa eta kontsumoa
- Kontsumo arduratsua eta lan-justizia
- Kontsumo arduratsua, ekoizpena, etekinak eta langabezia.
Debatea amaitutakoan irakasleak honakoak azpimarra ditzake:
- Ez dago eskubiderik betebeharrik gabe;
- guztiok ditugu eskubide eta betebeharrak;
- geuk eskubide eta betebeharren oreka hori mantentzeko konpromisoa eragingo diguten ekintzak buru ditzakegu.
Saia daiteke taldearekin eguneroko bizitzarako ekintza konkretuen proposamenak edota zentrorako izan daitezkeenak eginez amaitzen.
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
http://www.el-mundo.es/nuevaeconomia/99/NE011/NE011-04.html, 2.1. fitxa