Konpromiso kontua da

Azalpena
Zein mezu eta bizitza estilo transmititzen digu Jesusen irudiak? Nola baloratzen duzue zuen parte-hartzea esparru ezberdinetan (eremu hurbilean, munduan..) justiziaren bultzatzaile eta Jesusen jarraitzaile bezala?
Ariketa honen helburua Jesusen irudia eta Elizaren funtzioa aztertzea da; Eliza haren dizipulu eta Jainkoaren erreinua sortzeko laguntzaile eta jarraitzaile gisa hartuta. Ariketa honi ekiteko, ikasleek Jesusen mezuari eta bizimodu konprometituari buruz hausnartuko dute bakarka, eta, ondoren, taldeka, horren gainean eztabaidatuko dute. Gero, ikasleek hainbat arlotan (hurbileko ingurunean, munduan...) eragile eraldatzaile eta justiziaren sortzaile gisa duten konpromisoa aztertuko dute.
Azkenik, Paulo Freireren testu bat irakurtzeko eskatuko diegu. Taldeka, lehen esan dutena kontuan hartuz, testu bat idatziko dute Jesusen jarraitzaileek gaur egun nola parte har dezaketen proposatzeko.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun espirituala
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena