Aktibitate
Komunikabideen auzia
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutuko bi saio

Azalpena
Komunikabideak informazioa zabaltzean objektiboak dira? Era berean kontatzen dizkigute gauzak komunikabide desberdinek? Noraino hel daiteke komunikabide baten boterea?
Ikasleek zalantzan jarri behar dute komunikabideek informazioa emateko duten ustezko objektibotasuna. Ikasle bakoitzak gaur egungo gatazka bat aukeratu eta konparatu egin behar du horretaz bi komunikabidek (bi telebistak, bi egunkarik...) ematen duten informazioa. Elkarrekin egin hausnarketa, norberak bere azterketa egin eta gero.
Gaitasunak
- 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
2.1. fitxa eta egunkariak.
Deskargatzeko materiala
gat4hli2_ficha1.pdf