Indarkeriarik eza gerraren aurrean

Azalpena
Gatazkek irtenbide bakarra al daukate? Zer hartu behar dugu kontutan arazo bati aurre egiterako orduan? Arazoen aurrean aurkezten dugun jarrerak eraginik ba al du irtenbidean?
Banatu ikasgela bost taldetan. Hainbat gatazka (etnikoak, lurraldeagatikoak..., 1.1. fitxakoen antzekoak) aurkeztu talde bakoitzari. Gatazkak aurkeztu ondoren, eskatu talde bakoitzari arazoari ekiteko, betiere, kontuan harturik harekin lotura duten alderdi guztiak eta denek bete beharreko baldintza orokorrak: adibidez, indarkeriarik gabeko bitartekoak erabiltzea, edo hainbat fasetan banatzea gatazkaren tratamendua. Hori guztia kontuan izanik, eskatu ikasleei oinarrizko helburuak identifikatzeko eta lor daitezkeen gutxieneko helburuak finkatzeko.
Ikasle guztiak elkarturik, konparatu konponbide guztiak, eta zehaztu zer balio eta jarrera proposatu diren kasu bakoitzerako. Ondoren, aztertu gaur egungo eta iraganeko egoera errealak.
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena