Har ezazu parte aurrekontuan

Azalpena
Zer iruditzen zaizkizue aurrekontu parte-hartzaileak esku hartzeko modu eta proposamen bezala? Posible izango litzateke zure eskolan aurrekontu mota hauek antolatzea? Zein pauso jarraitu beharko genuke eta nola antolatu beharko ginateke horretarako? Eta erabakitzea tokatuko balitzaigu, zeintzuk lirateke lehentasunak?
Rol-jokoaren bitartez aurrekontu parte-hartzaileak lantzea proposatzen da. Ikasleek, taldeka, hezkuntza-komunitateko talde bat (familiak, irakasleak, zuzendaritza...) balira bezala jardungo dute. 2.1. fitxan adierazitako urratsei jarraituz, proposamen-zerrenda bat egingo dute ikastetxeko urteko aurrekontuan sartzeko. Ondoren, gela osoak zuzendaritza-taldearen papera hartuko du eta, jasotako proposamenetan oinarrituz, erabakiak hartzeko prozesua egingo dute.
Gaitasunak
- 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 2 - Matematikarako gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Internet