Aktibitate
Gutuna
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutuko bi saio

Azalpena
Nola manten dezakegu inpartzialtasuna zuzenean eragiten digun gatazka baten aurrean? Elkarrizketa eta errespetua beharrezkoak al dira gatazka batetan bitarteko izateko? Eskutitza baten bitartez Venezuelako egoera erreal bat aztertuko dugu.
Banatu ikasleei Venezuelako Fe y Alegría (Fedea eta Alaitasuna) erakundeko Kontseilu Nagusiak 2003ko urtarrilean idatzitako gutuna. Idazki hori abiapuntu harturik ikertu behar dute ikasleek Venezuelako gatazka-giroa, baita Fe y Alegría-k gatazkak maneiatu eta tratatzeko egiten dituen ekarpenak ere (balioak, jarrerak eta tresnak).
Lanaren osagarri gisara, ‘Ahimsa’ bideoa erabil daiteke, gai horri buruzko hainbat hausnarketa baititu.
Gaitasunak
- 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 2 - Gaitasun espirituala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
2.1 fitxa eta Internet.
Deskargatzeko materiala
gat4fi2_ficha1.pdf