Gure hondakinen erantzule

Azalpena
Nola zaindu dezakegu ingurugiroa? Zer egin beharko genuke sortzen ditugun hondakinekin? Birzikla daitezkeen materialak eta birziklatzeko moduak zeintzuk diren ezagutzen al ditugu? Nolakoa litzateke gure mundua ingurugiro osasuntsua izateko pertsona guztiek dugun eskubidea errespetatuko bagenu?
Ikasleek ingurugiroaren zainketari buruz dakitena jakiteko asmoz, hiritarrek honi dagokionez izan behar duten jokabideari ekiten dion jarduera proposatzen da. Horretarako, ikasleek taula bat beteko dute, hain zuzen ere hondakinak hiru ikuspegitatik (gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea) kudeatzeko ezinbestekotzat jotzen dituzten jarraibideez.
Halaber, birziklapenari ekiten dion taula proposatzen zaie, birziklapenaren materialak eta moduak ezagutzen dituzten aztertzeko. Azkenik, irudimenezko ariketa mahaigaineratzen da: nolakoa izango litzateke gure mundua pertsona guztiok, ingurugiro osasuntsua izateko eskubidea errespetatuz, jokabide arduratsua eta egokia izango bagenu?
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Deskargatzeko materiala
