Giza Garapenerako Gailurra

Azalpena
Uste duzu zilegi dela Giza Eskubideak kategorietan klasifikatzea? Horrek zera esan nahi al du; bizitza duina eta kalitatezkoa izateko ez direla denak behar-beharrezkoak? Betetzen al dira Gailurretan sinatzen diren akordioak? Zer eta nola egin dezakegu hauek beteak izan daitezen?
Lehenengo eta behin, giza eskubideen bilakaerari buruzko testu bat irakurriko da (ikus fitxa 2.1) eta ikasleei testua lehenengo, bigarren eta hirugarren belaunaldiko eskubideak seinalatuz, bai eta testuak aipatu eta beraiek ezagutzen dituzten Gailurrak seinalatuz ere komentatzeko eskatuko zaie.
Ostean, Gailur jakin batean arituko direla esango zaie: 1995ean Kopenhagen eginiko Giza Garapenerako Munduko Gailurra. Gailur horretan Estatuek giza garapenaren alde lan egiteko 10 konpromiso hartu zituzten.
Orain, rol jokoaren bitartez, konpromiso horiek nola bete erabaki dezaten eskatuko zaie. Horrela, ikasleak taldeka banatuko dira eta esango zaie beraien herria, Gobernu Kontseiluaren bilera baten ostean, erabaki duela hurrengo legealdian Kopenageko Munduko gailurreko konpromisoak bete nahi dituela eta herrian garrantzirik gehien duten sektoreak deitzen hasi da adostasunez onesteko konpromiso horien araberako udal aurrekontuak. Aurrekontua 600.000 eurotakoa da.
Talde bakoitzak Kopenhageko Gailurra, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturaletako Nazioarteko Paktua eta Konstituzioko hamar konpromisoak izango ditu.
Rol . jokoaren xedea eta funtzionamendua azalduko zaie, (Fitxa 2.4).
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena