Aktibitate
Ezagutzen dudan eta ez dudan lagun maitea
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutu

Azalpena
Zer da gure ustez bakea? Zein hitzekin erlazionatzen dugu? Imajina dezakegu gerran dagoen herrialde batean bizi garela? Zer esango genioke egoera hau bizi duen pertsona bati? Idatz diezaiogun eskutitz bat ezagutzeko!
Banaka irakurri behar dute "Ezagutzen dudan eta ez dudan lagun maitea ipuina" (ikus 1.1 fitxa). Ondoren, bospasei laguneko taldetan elkartu behar dute ikasleek, bakeaz eta herrien arteko elkartasunaz eta errespetuaz mintzatzeko eta hausnarketa egiteko. Ariketa amaitzeko, ikasle guztiek gutun bana idatzi behar diote gerran dagoen herrialde bateko norbaiti.
Euskal egoera ere mintzagai izan daiteke jarduera honetan (horretaz hausnar dezatela, edo egoera honen biktima bati gutuna idatz diezaiotela).
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun espirituala
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
1.1 fitxa
Deskargatzeko materiala
gat3hli1_ficha1.pdf