Declaration

Azalpena
Erlaziorik ba al dago giza duintasuna eta giza eskubideen artean? Gure buruari galdetu ahal diogu inoiz zer dela eta urratzen diren giza eskubideak? Zer pentsatzera bultzatzen gaitu abestiak zentzu honetan? Zeintzuk dira eguneroko bizitzan, ikasgelan edo auzoan, errespetatzen ez diren eskubideak?
Georges Moustaki-ren abesti baten gainean egingo da lan.
Taldearen mailaren arabera abestiaren hutsuneak bete edo abestiaren hasiera eta amaierak lot ditzaten eska dakieke.
Ulertzen ez diren hitzen esanahia emango da. Taldeka, abestian giza eskubideei, hautsi edo betetzen ez direnei erreferentzia egiten dieten gai ezberdinak seinalatzeko eskatuko zaie. Behin taldean seinalatuta, beraien ustez garrantzitsuak izan eta familian, ikastetxean, auzoan edo munduan betetzen ez diren bestelakoak gehitzeko eskatuko zaie.
Talde bakoitzak aukeratutako eskubideak aurkeztuko ditu eta zeintzuk ez ohi diren betetzen euren ikastetxean, auzoan edo mundu mailan esango dute. Panelak gelan aurkeztuko dira.
Hurrengo egunerako, gai konkretu zein orokor baten gainean ikasgelan, auzoan edo mundu mailan sustatu beharreko Betebeharrei buruzko idazlan bat egin beharko da.
Idazlanak zuzendurik banatzen diren egunean, idazlanetan atera diren proposamenak komunean jarri eta gela legez deklarazio bat egin daiteke.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena