Aktibitate
Betaurreko kulturalak.
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50na minutuko 2 saio.
Includes english version

Azalpena
Jarduera honen bitartez kulturak gatazka sozialetan daukan zeresana aztertuko dugu. Horretarako, Desirée Bela-Lobedde Boleche-ren "Ez da batere atsegina emakumea, beltza eta espainarra izatea" testimonioari eta bideo bati buruzko gogoeta egingo dugu. Geroago, talde dinamika bat egingo dugu eta pilota baten bitartez, pertsona bakoitzak pilota daukan momentuan irudimenezko pertsona baten bizitzarekin erlazionatutako dagoen zertxobait esan beharko du, hiru pertsona ezberdinen istorioak sortzeko. Helburuak aniztasuna kudeatzeko sistemak ezagutzea eta bereizkeriaren ondorioak ikasbidea izatea izango dira.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
* I. eranskinaren fotokopiak ikasleentzat.
* Lankidetzapeko lan-dinamika garatuko denez, ikasleek ordenagailu bana eduki beharko dute; edo, gutxienez, taldekako bana.
* Interneterako sarbidea.
* Errotuladoreak.
* Hiru paperografo handi.
* Lankidetzapeko lan-dinamika garatuko denez, ikasleek ordenagailu bana eduki beharko dute; edo, gutxienez, taldekako bana.
* Interneterako sarbidea.
* Errotuladoreak.
* Hiru paperografo handi.
Deskargatzeko materiala
5.1 fitxa.pdf
5.2 fitxa.pdf
5.3 fitxa.pdf
Incluye versión en inglés