Beldurrik gabe!

Azalpena
Zer sentitzen dugu beldur garenean? Zergatik sentitzen dugu beldurra? Nola konpon genitzake beldur hauek? Animatuko gara ipuin bat idaztera non beldurra edo gatazka bat konpontzen den?
Ikasleei beldurrak eta hauek gainditzeko moduak lantzeko proposatuko zaie. Horretarako:
1. Ezagutzen dituzten beldurrezko ipuin guztien zerrenda egingo dute.
2. Denen artean pertsonek beldurra sentitzean izaten dituzten erreakzioen zerrenda bat egingo dute: Zer sentitzen dut…?
3. Eztabaida taldeka: ezagutzen dugun gauza edo pertsona bati beldurra eduki diezaiokegu?
4. Irakasleak ipuin hau irakurriko du: “Arriskatzen ez dena” (1.1 fitxa)
5. Ikasle bakoitzak esaldi bat idatziko du: Beldurra nion..........., baina orain ez, zeren............
6. Taldeka, beste pertsona batzuen beldurrei buruz eta etxean edo munduan sortzen direnei buruz hitz egingo dute. Nola gaindi ditzakegu beldur horiek?
7. Denen artean, beldur bat gainditu edo gatazka bat konpontzen den ipuin bat kontatu eta idatziko dute.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun espirituala
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena