Aurrerapen zientifikoak, giza atzerapenak ote?

Azalpena
Zeintzuk dira ikerketa eta manipulazio genetikoaren azken helburuak? Gurasoek badute eskubiderik eurek amestutako umea sortzeko, hobekuntza genetikoaren bitartez? Hala gertatuko balitz, jende guztiak luke aukera horretarako? Zeintzuk lirateke praktika honek ekar ditzakeen ondorioak?
Gaiari heltzeko jardueraren izenburua den galdera egingo da. Ondoren, ikasleei aurrerapen horien inguruan hausnarketa egin dezaten eskatuko zaie eta dinamizatzaileak jasoko duen ideia mordoa botako da geroago erabili ahal izateko.
Jarraian, Lee M. Silver-ren, “La vuelta al Eden” liburuaren zatia banatuko zaie ikasleei eta autorearen inguruko aipamen biografikoa eman ostean (ikus fitxa 1), banaka irakurtzeko eskatuko zaie aurretiaz azalduta, ondoren Alicen gurasoak erruztatu izango diren epaiketa simulatu egingo dela.
Behin testua irakurrita, taldea bi jarrera azalduko duten taldetan banatuko da. Jarrera bakoitzerako honakoa prestatu beharko da:
1. Gurasoen eskubidea seme-alabentzat egokiena izango dena aukeratzearen aldeko argumentuak,
2. Jarrera horren kontrako argumentuak.
Epaiketaren itxura egingo da eta ondorio batera iritsi. Azkenik, prozesua eta erabilitako argumentuak baloratuko dira eta debatea fitxa 3an azaltzen diren galderen arabera bideratuko da.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna