Aktibitate
Alderantzikatzea
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutu
Azalpena
"Mutilen kontuak" bideoa ikusiko dugu eta ikasleei eskatuko diegu bideoak sortu dien sentimendu bat idazteko. Gero, ikasgelan bost talde egingo ditugu eta berriro ikusiko dugu bideoa. Talde bakoitzak gai jakin batzuei buruz deigarrien gertatu zaizkien komentarioak idatziko ditu. Sailkatzeko proposamen bat egiten dugu:
* Gorputzarekin edo itxura fisikoarekin lotutako komentarioak, emozioekin, lanarekin lotutakoa, bikote-harremanekin lotutakoak, astialdia eta aisialdiarekin lotutakoak…
Mutilentzat zentzugabea iruditzen bazaie, zergatik ez neskentzat? Gizon edo emakume diren aldetik, presio hori sentitzen dute eguneroko bizitzan? Adibiderik jartzea badaukate? Bidezkoa al da hori? Zer egin dezakegu hori aldatzeko?
Gaitasunak
- 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
Beharrezko materiala
"Mutilen kontuak bideoa":http://bit.ly/2tBmTyn
Arbela
Arbela
Deskargatzeko materiala
fitxa10_alderantzikatzeak.pdf