Alda dezagun moda
Azalpena
Zer-nolako eragina du gugan publizitateak erosterakoan? Marka jakin bateko produktuak hobeak direla uste duzue? Zergatik? Marka bat sortuko beharko bagenu, zein nolako ezaugarriak izatea gustatuko litzaizuke?
Ikasleek nahiago dituzten arropa marken gaineko inkesta txiki bat egin ondoren, eta ikasleen artean modan den markak kontsumitzeak duen garrantziaz mintzatutakoan, taldeak eratuko dira. Hausnarketarako materiala erabiliko da, fitxa 2.1, taldearekin markak eta publizitateari buruz hitz egiteko. Hori egin ondoren, talde bakoitzak bere arropa zein oinetakoetarako marka bat asmatuko, eta iragarki batean publizitatea egiteko eran pentsatuko dute, irudiak erabiliz, sloganak eta publizitaterako hizkuntzaren elementuak. Euren ustez garrantzitsuenak izan beharko luketen markaren ezaugarriak azpimarratu beharko dituzte (ingurunearen errespetua, produktuen kalitatea, prezio justua, langileen eskubideen errespetua, engainatzen ez duen publizitatea…). Amaitzeko, markak klaseari erakutsiko zaizkio eta baloratu egingo dira ezagutzen ditugun eskubideak aztertuz (lana, ingurumena, …), baita betetako betebeharrak ere.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena