Skip to main content

Justizia ekosozialerako hezkuntza

Amazoniaren defentsa


2025-2026 ikasturtean, hezkuntza-zikloetarako eta adinetarako baliabideak jartzen dizkiegu irakasleei. Jarraian aurkezten dizkizugun proposamen guztiak Justizia Ekosoziala sakonago ezagutzeko diseinatu dira.

 

EGJ

 

Ez gara jaitsiko! Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako hezkuntza-proposamena

“Ez Gara Jaitsiko!” -rekin Katxiporretak eta Alboanek bat egin dute “Amazonia gara” kanpaina txikienengana hurbiltzeko. “Amazonia Gara” kanpainaren helburua da herritarrak mobilizatzea Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera, Amazoniara joango gara Euskal Herritik, eta natura zaintzeaz, herritartasun globalaz, genero ikuspegiaz edo Giza Eskubideez hausnartuko dugu.

Materialak (album ilustratua, abesti eta koreografiak, Katxiporretaren ikuskizunaren bideoa, posterrak eta ibilbide pedagogikoa duten fitxak)  daude eskuragarri: 

Ez gara jaitsiko! proposamena

 

Kurraren defendatzaileak

 

Amazonia jaten ari gara? DBHrako ikas-egoera.

Ikaskuntza egoera ekosozial batetik abiatutako prestakuntza ibilbidea da, "Amazonia jaten ari gara?" galderarekin habiatzen dena. Helburua da ikasleek Amazoniako ekosistemak pairatzen duen krisi ekologiko eta soziala ezagutzea, eta krisi horrekin beraiek ere izan dezaketen lotura aztertzea, eguneroko bizitzari buruzko ikerketaren eta hausnarketaren bidez. Modu horretan ikasleek konpromiso aktibo, pertsonal eta kolektibo bat hartzeko aukerak ere aztertuko dituzte, tokiko eta Amazoniako eskualdeko baldintza ekologiko eta sozialak hobetzeko eta eraldatzeko ekintzak bideratuz.

Proposamena 1. eta 3. mailako ikasleentzat da bereziki, eta ikasturte horietako curriculum-eskakizun espezifikoei erantzuten die.

Proposamena ikastetxeetako baliabide konbentzionalen bidez egin daiteke, baina Alboan-ek Amazoniako ikastetxeekiko interakzioa txertatzeko aukerak ere eskaintzen ditu. Aukera horretaz baliatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik harremanetan jartzea, helbide honetara idatzita: educacion@alboan.org

Materiala gure webgunean dago eskuragarri

Amazonia jaten ari gara?

 

Más

Gune berri bat  dugu NOBEDADE. Bertan  justizia ekosoziala eta Ekologia integrala lantzeko ditugun hezkuntza proposamenak bildu ditugu. Sartu!!

Justizia ekosoziala eta Ekologia Integrala lantzeko materialak

Beste nobedade garrantzitsu bat da irakasle eta hezitzaileei lehen hezkuntzako bigarren ziklorako materiala elkarrekin osatzera luzatzen dizuegun gonbitea. Elkarrekin osatutako materialak  jarraipena emango dio "Ez Gara Jaitsiko!" ekimenari. Interesa baduzue prozesu horretan parte hartzeko, idatzi behean azaltzen den emailera. 

Berrikuntza horiekin guztiekin batera, gaur egun ere oso eguneratuta dauden hezkuntza-materialek ere eskura jarraitzen dute. Uraren gaia ardatz hartuta, La gota carlota ipuin-jokoa dugu, 4 urtetik gorako haurrentzat. Ipuin bat eta antzara estiloko jolas dibertigarri bat ditu. Gainera, Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainari lotutako material guztiak dituzu eskura: gida didaktikoak, hezkuntza fitxak, posterrak, jolasak, erakusketak...

Edozein proposameni buruzko informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan hezkuntzako taldearekin: educacion@alboan.org.