Skip to main content

Jesuitak Indautxu, harrera gunea

Eskolak bat egin du migrazioei buruzko narratiba positiboak garatzeko heziketa zikloarekin

Jesuitak Indautxu,  espacio de acogida
Jesuitak Indautxu,  espacio de acogida

Urrian zehar Alboan Gure Eskola Harrera Gunearen prestakuntza burutu da. Bertan Jesuitak Indautxuko irakasle taldeko hainbat kidek parte hartu dute.

Ordu eta erdiko 5 online saioz osatutako prestakuntza-ziklo hau, gaztelaniaz eta euskaraz, migrazio-prozesuen egungo testuingurua eta kausak hurbiltzeko diseinatu da, gure hurbileko errealitatera hurbilduz, ikasgelan lan egiteko proposamen praktikoekin eta prozesu horien protagonista diren emakume eta neskengan begirada jarriz.

Giza eskubideen urraketei buruzko begirada globala saioa
Lehenengo saio honetan, Zehar Errefuxiatuak elkartearekin kontatzen dugu, behartutako mugikortasun egoeretan gertatzen diren giza eskubideen urraketen ikuspegi orokorra eskaintzeko, migrazioen eta igarotzearen arrazoiak jorratuz.

Bigarren saioan, Latinoamerikako eta Karibeko Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko, Juanita Bedoya izan zen hizlari, eta emakume migratzaileek mugak zeharkatzean izan dituzten esperientziak izan zituen ardatz.

Europa, harrera lekua?

Hirugarren saioan, Europak benetan harrera gune bat ordezkatzen ote duen aztertu zuten. CEAR -Comisión Española de ayuda al refugiado- Nafarroak eta SEIk parte hartu zuten gaztelaniazko bertsioan; euskarazko bertsioan, berriz, Ellacuriak eta Kolonbiatik eta Nikaraguatik jasotako testigantzek. Pertsona migratzaileen zuzeneko esperientzia sartu zen bi bertsioetan.

Saio honetan, pertsona migratzaileak eskola testuinguruan hartzeari buruzko ikerketei eta esperientziei lotutako proposamenak landu ziren. Gaztelerazko bertsioan, Ellacuria Fundazioak eta SEIk parte hartu zuten; euskarazko bertsioan, berriz, Nuemak eta Ainhitzek lagundu zuten, beren ikerketak ekarriz.

Giza mugikortasuna eta Alboan-en proposamenarekin ikasgelako harrera
Azken saioa Alboan-en proposamenen inplementazio praktikoan zentratu zen. Ekimen horiek landu dituzten irakasleen testigantzak eta esperientziak partekatu ziren, hezkuntza praktikan oinarritutako trukea sustatuz.