Jasangarritasunerako hezkuntza eta metodologia parte-hartzaileei buruzko online ikastaroa
II. Edizioa
Alboanetik irakasle, magisteritzako edo gizarte-hezkuntzako ikasleentzat eta, oro har, hezitzaileei zuzendutako ikastaro honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ikastaro honen helburua ikastetxean eta ikasgelan iraunkortasunerako hezkuntza lantzeko ezagutza teoriko praktikoak eskaintzea da.
Ikastaroaren bigarren edizio honetan lehenengo edizioko parte hartzaileek egindako ebaluazioak kontutan hartu dira.
Zergatik interesatzen zaizu ikastaro honetan parte hartzea?
Ezagutza teorikoak ematen dituzten hainbat ikuspegi batzen dituelako, baita zure irakaskuntza-lana erraztuko dizuten eta gizarte- eta ingurumen-justiziarekin lotutako gaietan sakontzen lagunduko dizuten tresna didaktikoak ere. Proposamen honek barne hartzen ditu:
- Ikuspegi teoriko-praktikoa: oinarrizko kontzeptuekin batera, esparru honetan LOMLOEak zabaltzen dituen hainbat aukera aztertuko dira, eta tresna eta esperientzia zehatzak eskaini.
- Ikuspegi ekosoziala eta ekofeminista: giza ekomendekotasuna eta interdependentzia habiapuntutzat hartuta, jasangarritasuna, justizia soziala eta parte-hartze demokatikoa eskutik joan behar direlako ikuspegia du oinarri.
- Kulturarteko ikuspegia: Alboanen Naturaren Emakume Defendatzaileen Sareko eta Fe y Alegriako Ekologia Integrala eta Panamazoniako Ekimeneko kideekin ezagutzak eta esperientzien trukatzea egingo da.
- Metodologia eta esperientzia parte-hartzaileak azpimarratuko dira.
Prestakuntza online garatuko da osorik, moodle plataformaren bidez. Webinar-ak Zoom bidez egingo dira. Webinarraren saioetan parte hartzea nahitaezkoa da eta zuzenean egingo da, baina, salbuespenezko kasuetan, grabazio bidez geroratuan parte hartzeko aukera baloratuko da.
Parte-hartzaileek azken lan bat aurkeztu beharko dute ziurtagiria lortzeko. Entregatzeko azken eguna abenduaren 20a izango da.
5 webinar saio izango dira (guztiak 17: 00etatik 18: 30era eta ostegunetan)