Ipuinekin lanean Larraintzar BHIn
#BatzuenIdeiakBesteenInspirazioa#*
Nork esan du ipuinak soilik haur eta lehen hezkuntzan landu daitezkeela? DBH 4. mailako ikasleek egindako ipuin dotorearen berri eman nahi dizugu: PARKE BETEA.
Istorio honetako parkea leku itxi bat da, desberdinak diren haurrak baztertzen dituena, baina, azkenean, ateak irekitzen ditu, haur guztiak hartzeko eta toki desberdinetako biztanleek eragiten duten aberastasuna kontuan hartzeko.
Larraintzar BHI ikastetxean, Yolanda Mutiloa irakasleak ikasturte osoan zehar mugikortasun behartuaren errealitatea eta pertsonak ARTATZEAREN benetako balioa lantzen ditu. Oraingoan ipuin baten bidez egin du, eta esperientzia positiboa izan dela aitortu du.
“Parke Betea ipuina DBHko 4. mailan landu dugu. Ipuina gelan irakurri ondoren, txotxongilo-antzerkia edo kamishibai egitea proposatu nien, lehen hezkuntzako ikasleei kontatzeko. Lau taldek kamishibai egin zuten, eta beste bik, berriz, txotxongilo-antzerkia. Martxoaren 6anLarraintzarko Ikastetxeko geletan aurkeztu zuten. Ipuina kontatzeaz gain, haiekin egin beharreko jarduera bat prestatu behar zuten”.
Hori izan daiteke Balio Etikoak ikasgaiko Ikaskuntza eta Zerbitzu proposamen bat. Zorionak! Proposamen eta emaitza ederra prestatu duzue!
* #BatzuenIdeiakBesteenInspirazioa# etiketa ikastetxeetan gauzatzen ari diren eta beste hezkuntza-esperientzia askoren inspirazio-iturri gisa erabil daitezkeen esperientzia bereziak ezagutarazteko erabiliko dugu. Zure ekimenak ikasgelan herritartasun globalaren ikuspegia txertatzen laguntzen duela uste baduzu eta EDUKALBOAN komunitatearekin partekatu nahi baduzu, idatz iezaguzu educacion@alboan.org helbidera.