Skip to main content

Hezkidetzan ekin: eragin politikorako ahalduntze-prozesua

Hezkidetzan ekin: eragin politikorako ahalduntze-prozesua

Urriaren 25ean Alboanen, hezkidetzaren harira, eragin politikorako ahalduntze prozesuarekin hasi ginen. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskoletako emakumezkoak diren irakasleentzat bideratutako prosezua da, eta eragin politikoan ahalduntzeko eta sustatzeko prozesu parte-hartzaile izatea du xede.

Lehengo saio horretan, Nuriak eta Melanek (Jesuitak Indautxu), Olarizuk (Jesuitak Durango), Anek (Ángeles Custodios), Henarrek eta Ainarak (Berrio-Otxoa) eta Krisek (Somorrostro- EHU) parte hartu zuten; Mariak, Ainhoak eta Leirek dinamizatutako eta prestatutako saioan.

Ezagutza eta aurkezpen saio horretan, hasteko, elkar ezagutzen joateko, gure buruak aurkeztu genituen eta dinamika baten bitartez, eragin politikoa erdigunean jarrita, gure iritziak eta usteak mahaigaineratu genituen. Gaian sakondu aurretik, bakoitzak dituen ezagutzak jasotzeko, hau da, nondik gatozen ezagutarazteko.
Behin eztabaida tarte hori bukatuta, Alboanek eragin poliitkoaren inguruan sortuta duen marko teorikoaren aurkezpena egin zuen Mary Tere Guzmanek. Alboanek bultzatu eta sustazen dituen balio eta ideiak aurkeztu zituen. Era horretan, proiektua garatzen duen erakundeak tankerako prosezuaren ezagutzak eta adibideak aurkeztuz.
 

empoderamiento coeducacionHorren ostean, Marian Moreno irakaslearekin eta aktibistarekin hitz egiteko aukera izan genuen. Luzaroan hezkidetzan diharduen emakume feminista horrek, bere esperientziak, ezagutzak eta proposamenak helarazi zizkigun. Hezkuntza eremuan irakasle moduan hezkidetza esparruan oso ospetsu eta erreferente bihurtu eta gero, gaur egun, administrazio publikoan egiten du lan. Hizketaldi horretan, arlo publikoak jarri ditzazken trabak aipatzeaz ez ezik, administrazio publikoak nola lagundu dezakeen komentatu zigun, eta horiekin tratua egiteko prosomenak eta gomendioak eman zizkigun. Oso era positiboan komunikatu zuen bere esan beharrekoak eta esperantza mantentzeko indar eta motibazio handia transmititu zigun. Umoretik landuz eta ahizpatasuna aldarrikatuz.



 

Marianek transmititutako arnasaren ondoren, Alboaneko kidea den Fabiola Faresek, 4.7. mugimenduaren inguruan aritu zitzaigun. GJHek barne biltzen duten helburuen artean 4.7. puntua aurkitzen da eta Alboanek lantzen duen helburu horrekin bat datorren proiektua ezagutarazi eta aurkeztu zigun. Gainera, Fe y Alegriak sortzen dituzten ekintza eta proiektuak ezagutzeko aukera izan genuen, Hego Ameriketatik ideiak eta proposamenak jasotzeko helburuarekin.

Jardunaldia bukatzeko, murgilduko garen prozesuaren beldurrak eta itxarobideak elkar partekatu genituen; saioan landutakoa komentatzeko, eztabaidatzeko eta horren gainean iritziak emateko espazioa sortuz.