"Gazteak narratibak ehuntzen: Kulturarteko elkarbizitzarantz"
16 - 21 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa
"Gazteak Narratibak Ehuntzen: Kulturen Arteko Elkarbizitzarantz" ikastarorako deialdia ireki da. 16 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta arrazismoa, kulturartekotasuna eta pertsona migratzaileekiko estereotipoen aurkako borroka bezalako gaietan sakondu nahi du.
Formatua: Mistoa, Online eta aurrez aurreko saio bat hilabetero.
Hizkuntza: Gaztelaniaz izango da.
Datak eta tokia: (Gutxi gorabeherako datak dira eta behin betiko zehaztuko dira ikastaroaren hasieran).
Aurrez aurreko saioak eta irakastorduak:
1. Modulua (4 ordu): Urtarrilak 11; Gasteiz, (nodo guztiak batera).
2. Modulua (2 ordu): Otsailak 13; nodotan, lurralde bakoitzean.
3. Modulua (2 ordu): Martxoak 13; nodotan, lurralde bakoitzean.
4. Modulua (4 ordu): Apirilak 24; nodotan, lurralde bakoitzean.
5. Modulua (4 ordu): Maiatzak 22, Gasteiz, (nodo guztia batera).
Ikastaroa 2025ko urtarriletik maiatzera egingo da, formatu mistoan, aurrez aurreko saioak (hilean bat) eta lineako jarduerak konbinatuz. Saio presentzialak "tokiko nodoetan" izango dira, besteak beste, Bilbon, Durangon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Tuteran. Nodo bat osatzeko, gutxieneko izen-emate kopuru bat izan behar da, beraz, izena ematerakoan gogokoena aukeratu beharko duzu.
Ikastaroaren helburuak: Ikastaro honen helburua gazteen gaitasunak indartzea da, gizarte interkultural eta abegikorragoak eraikitzen laguntzeko.
Ikastaroaren edukiak:
- Modulua: Herritarra: Herritartasuna, giza eskubideak eta bizikidetza.
- Modulua: Migrazio-fluxuak kritikoki ulertzea.
- Modulua: Harrera-gizartea eta kulturarteko gizartea sustatzeko erronkak.
- Modulua: Harrera elkarteen eraikuntzarekin konprometitutako komunitateak sortzea.
- Modulua: Harrera- eta kulturartekotasun-jardueretan parte hartzeko esperientziak.
Saioek dinamika arinak eta ikuspegi praktikoa izango dituzte.
Kostua: Erabat doan!
Izen ematea:
Izena emateko, jarraitu itzazu urrats hauek:
1. Aukeratu hemen zein nodoan parte hartu nahi duzun
2. Sartu zure datuak webgune honen amaieran aurkituko duzun formularioan
Ziurtagiria: Parte-hartzaileek ziurtagiri bat jasoko dute ikastaroa amaitzean.
Informazio gehiagorako, idatzi: educacion@alboan.org helbidera.