Gatazkarik Gabeko Teknologiari buruzko formakuntza Betelun
Beteluko Araxes Eskolan (Nafarroa), Zeure mugikorra eskutatzen duena kanpainiako proposamen didaktikoa landu dute DBH 1. eta 2. mailako ikasleek, natur zientziak klasean. Gure egunerokotasunean dagoen elementu bat aztertu dugu: mugikorrak. Taldeka 4 gai nagusi landu dute:
- mineralak
- mugikorraren ibilbidea
- hondakin elektronikoak
- aldaketarako proposamenak
Mural desberdinak egin ditugu eta klasekoei aurkeztu ondoren, mailako ikasleei gai honi buruzko informazioa helarazi diegu. Proposamen didaktikoa Gatazkarik Gabeko Tekonologia kanpainian kokatzen da.