"Ez gara Jaitsiko!" ikuskizuna youtuben ikusgai ...

2023an Alboanek eta Katxiporretak bat egin zuten "Ez gara jaitsiko!" ekimena sortzeko eta “Amazonia gara” kanpaina txikienei gerturatzeko. “Amazonia Gara” kanpainaren helburua herritarrak mobilizatzea da, Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko. Gauzak horrela, Katxiporretak "Ez gara jaitsiko!" ikuskizuna sortu zuen Alboanekin elkarlanean eta azken hilabeteetan Euskal Herriko herri desberdinetan zehar emanaldiak zabaltzen aritu eta gero, ikusgai jarri du youtuben 2024ean Andoaingo Basteron grabatutako ikuskizuna, eskolan, etxean, lagunen artean, klasean edo familian gozatzeko.
Abentura honetan, Marimotots zuhaitz batera igo da Lurra hobeto ikusteko. Porrotxek atzetik jarraitu dio eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, mundu osoko natura eta pertsonaiak ezagutuko dituzte. Bazatoz bidaira?