Etxean ere hezkidetzaren alde.
Hezkidetza funtsezkoa da pertsona guztientzako mundu bidezkoagoa eta feministagoa lortzeko. Ikastetxean integratzeko, Alboan-ek 10 urte baino gehiago daramatza matareialak, baliabideak eta prestakuntza eskaintzen modu bidezkoagaoa eta feministagoa lortzeko. Ikastetxean integratzeko, Alboan-ek 10 urte baino gehiago daramatza materialak eta prestakuntza eskaintzen, irakasle gisa betaurreko morrekin zure hezkuntza praktika berrikusi ahal izan dezazun. Batez ere hezkidetzari buruzko diagnostikoen bidez, eskoletako hezkidetza taldeei laguntzen diegu hezkidetzarako bidean. Horregatik hezkuntza-komunitateekin batera egindako lan honetan, beharra ikusi dugu, eta familiei ere prestakuntza emateko eskaera egin diguzue, hezkidetza ezartzeko orduna ere lan koordinatua egin dezazuen.
Baliabide bat aurkezten dizuegu, "Ikastetxean eta etxean elkarrekin heztea" gida, ikastetxeko familien artean banatzeko oso baliagarria gerta dakizuekeena; izan ere, bertan, ikasleen gurasoek, beren seme-alabekin egunerokoan hezkidetzarako ideiak, materialak, jolasak eta proposamenak aurkituko dituzue.
Gainera, Ikasleen Familien Elkarteei hezkidetzari buruzko doako prestakuntza eskaintzen diegu, ordubetekoa. Etxean erabil ditzaketen baliabideak ezagutzeko zati teorikoa eta praktikoa biltzen dituen tailerra. Zure zentrora hurbiltzeko data erreserbatzera animatzen zaitugu, ez zaiteztela plaza librerik gabe geratu, helbide honetara idatziz: m.lezaun@alboan.org