Skip to main content

Alboan Gazte Sarearen IX topaketa: Amazoniaren babesa: Gazteak ekintza kolektibo lokal eta globalaren alde

Gazte Sarearen IX topaketa

Apirilaren 2an eta 3an Alboan Gazte Sarearen IX. topaketa egingo da Loiolan. Oraingo honetan, Euskadiko eta Nafarroako 30 gazte taldek baino gehiagok partekatuko dituzte Ingurumenari, Generoari eta Giza Eskubideei buruzko kezkak.

Urte asko daramatzagu gazte talde desberdinekin lanean, eta esperientzia horren ondorioz bidezkoagoa  den mundu bat lortzeko ametsa betetzea errealitatea izan dadin eta ikusi dugu elkarrekin  errazagoa dela. Prozesu honetan, gazteok paper garrantzitsua jokatzen dugu, bai gaur, baita etorkizunari begira ere. Aurten, Amazoniako testuinguruarekin eta haren babesaren alde bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu,  Gizarte eta ingurumen justiziaren inguruan hausnartu eta ekintzara pasatzeko asmoz.  

Zer egin behar da aprte hartzeko?

  1. Parte-hartzaile bakoitzaren Izen emate orria bete. 
  2. Hezitzaileak taldea inskribatuko du online:  
  3. 3. 20 euroko ordainketa egin. Diru sartzea Taldeka egingo da, hezitzaile bakoitzak bilduko du parte  hartzaile bakoitzaren dirua eta taldearen izena jarriz ordainketa egingo du honako kontu korrontean:  Laboral Kutxa ES39 3035 0083 27 0830064469. 
  4. Bekak egongo dira diru zailtasunak daukaten pertsonentzat. 
  5. Hezitzaileek parte hartzaile bakoitzaren erregistro orriak helaraziko dizkigute eta ordainagiriaren froga  2022ko Martxoaren 30 baino lehen.  
     
Programa Egitaraua


Oso garrantzitsua: Gazteek derrigorrez eraman beharko dute euren Osasun Txartela eta botikaren  bat hartu behar badute , horiek hartzeko baimena.   

Covid protokoloa:

  • Espazio itxietan maskara erabiliko da, eta kanpoko espazioetan erabiltzea gomendatzen da, betiere segurtasun-distantzia mantentzea ezinezkoa bada.
  • Topaketaren egunean bertan antigenoen test bat egitea gomendatzen da, kutsatzeak prebenitzeko.
  • Norbaitek sintomarik balu, ez joan topaketara.
  • Kasuren bat positiboa bada, protokolo ofizialaren arabera jardungo da.
  • Pertsonaren bat positiboa bada edo sintomak baditu topaketaren ondorengo 48 orduetan.
Deskargatzeko materiala
IX Topaketa Egitaraua.pdf